Copyright 2016

Kolaboratzaileak behar dira.

Izarrari buruz. Irakaskuntzan diru eta erlijioaren adierazgarri.

Historiaren laburpena.

Gujuli urjauzitik gertu Izarrako udalerrian gune abandonatu bat dago, garai batean estatuko barruti garrantzitsuenetariko baten egitura antzematen delarik. Garairik oparoenean Euskal Herriko elitean murgilduta dauden pertsonai asko izan zituen bere barrutian.

1967 inguruan Jesuita talde baten eskutik hasi zuen ibilbidea Oriol eta Urquijo sendiaren baserri eta lursail bat erabiliz. Familia hau boteretsua izateaz gain Espainiar eskumarekin harreman estuak zituen. Hurrengo urteetan zehar berrikuntza lan ugari egin zituzten eta horien artean emakumeen egundoko pabiloia.

Arrazoi desberdinengatik 1975. urtean eskolaren lehen aroa eten zen eta ondorioz eskuntzan baino alde ekonomikoan interesatuta zegoen Rumasa enpresak bereganatu zuen. Pentsamendu erlijiosoarekin jarraitu zuten, katolikoa eta Opus Dei-rekiko afina.

Alabaina Rumasa holding-ak zituen auzi desberdinengatik gobernuak jabetza guztiak desjabetu zituen estatua jabea izaten bilakatuz. 1983an konplexua TEMS-eri (The English Montessori School) saldu ondoren Izarraren hirugarren aroa ekin zuten Izarra International College izenarekin oreingoan. Beraien nahia aurreko genero bereizketarekin bukatzea zen beraz momentu hortatik aurrera bai neskak zein mutilak klase berdinetan batu zituzten.

Hala ere 95-96 kurtsoaren erdialdean atzerriko hizkuntzan oinarritutako hezkuntzari amaiera eman behar izan zuten. 2000. urtean Gonzalo Antónek Fundación Alavés-en (Alavés Futbol Taldea) bitartez 2 milioi euroren truke konplexuaren jabegoa lortu zuen luxuzko etxebizitzak eraikitzeko asmoz. Baina beste behin kudeaketa txarra eta Alavesen diru falta direla eta segurtasun zerbitzu pribatua kendu zuten. Honek ustiaketa, lapurreta eta bandalismoari ateak ireki zien ondorengo proiektuak ez gauzatzeaz gain.

Argazkietara bueltatu